Denbora luze joan da eta nahiz eta oroipen zirriborrotsuak eduki egun hari buruz, noizbehinka sekuentzi modutan gozoki bueltatzen du nire burura.
Apartekoa da, baina ez zen hain miresgarri izan histori txundigarri bat ateratzeko modukoa, baina ala eta guztiz ere egun harekin atseginez gogoratzen naiz.
Garai haietan Santiago bidea egitera erabaki nuen, ez neukan ezer entzunda berari buruz, ezta arrazoi zehatzik, ez inori bete egin beharreko promesik. Bakarrik, egun baten Orreagan nengoela, motxiladun ibiltari batzuk pasatzen ikusten nituen unean, ondo egongo zela irudituz, burura etorri zitzaidan idei hori, zer edo zer desberdin egiteagatik.
Esperientzia aurrenengo momentutik oso gustukoa iruditu zitzaidan ibilaldi luze eta ezezagun hori hasi bezain laster, bi mila urte dun ibilbide batean, bere kultura, arte, historia eta mitoekin,... bere pelegrinei abegikortasunarekin, bere barne aberastasunarekin,... baino egun hark desberdina izango zen, bidea modu berezian deskubritu nuen eguna, Burgos-etik Castrojerizera bitarteko tramuan.
Goiz goizean, hotzez eta eguna argitu gabe Burgostik irteten zeru oskarbi eta egunsenti zoragarri batekin abiatu ginen nire adiskidea eta biok. Ez nago ziur ze herritan, Tardajosen agian, kalean azaldu zen emakume ezezagun batek gosari bat prestatu zigun bere etxean: kafea eta torradak,... ez dut nahi luzatzerik, baina inoiz ez dut ezagutu inork hain humoretsu eta alai nire bizitza osoan,... gure martxa jarraitu genuenean, besarkada handi bat eman zidan ordura arte gure artean ezezagunak izan arren, bere alaitasunaz niri kontagiatuz. Ala sentitu nuen behintzat.
Beste pasagune batean, kokatzen ez dakidana eta iturri bat zegoela, pulserak eginez jarduten zen neskatxa batek, urdin koloreko bat oparitu zidan. Euro batengatik saltzen zituen, baina niri opari bezala eman zidan eta pitxi baliotsu bat ez izanda ere, bere joera jokoz kanpo utzi ninduen eta altxor bat bezala gorde nuen.
Baita gogoratzen naiz bidea estaltzen, egundoko ardi artalde batekin, asto beltz bat erdian zuela, topo egin genuela irudi irrigarri batean. Geroxeago artzainak ageri eta ardo tragotxo batera gonbidatu gintuen satotik,... ze ona eta ze ondo sartzen zen.
Baina benetan liluratu ninduena Hornillos eta Hontanas herritxoak bitartean gertatu zitzaidana izan zen...
Oso saila egiten zait azaltzea baina ametsetan nengoela pentsatu nuen. Bidea zeharkatzen, ez naiz gogoratzen ezer berezi zegoenik, egundoko zekale landak eta bide berak haiek gurutzatzen ezik, mugagabeko lau bat. Baina, haize gozo bat nabaritu nuen nire alde, lasaitzen ninduen haize epel bat. Isiltasun osoaz, ez zen soinurik sumatzen,... bakarrik haizea eraginaz belarraren mugimendua, uhin boladak moduan gozotasunez astinduta, doinu lasaigarri bat entzumenarentzat... Gero ingurua, agian ez zen munduko politena izango, baino bai hunkigarria, lurralde bukaezin bat, ezer gehiago ez... Ezer.
Etorri zizkidaten sentsazio multzoa ulertezinak dira, bakarrik esan dezaket ikarak eta gorputz azal guztiko ileak tente jarrita neuzkala, ez naiz gogoratzen inoiz motiborik gabe hain ongi, hain arin sentitu naizenik. Ez nintzen gelditu,... bakarrik eramaten utzi ninduen, soilik flotatu egin nuen..., eta bat-batean, konturatu gabe: Hontanas ageri zen,... inguruarekin nahasturik,... enkantamendu magikoaz eraginez bezala...
Esaten dudana sentitu nuenera ez da ailegatzen, baina bitarte hartan Bide berak bere behatzarekin ukitu ninduela esango nuke,... argi eta garbi jakinaraziz: halakoa naiz, eta horregatik egun hartan Santiagoaren bidetaz maitemindu egin nintzen.
... Handik denbora batera ez dakit non irakurri nuen nire herritik Santiago bide bat pasatzen zela, bi urte geroago, pulsera urdin bat ezkerreko eskumuturrean ipinita, nire etxeko atea itxi nuen, minutu gutxi geroago aldapa baten igoera erdian geratuta nengoen, nire aldamenean Arritokieta elizatxoa, eskuinean, itsasotik babesten bezala herri zaindari, San Telmo ermita; aurrean eta urruti edonon ezkutatuta: Nire helmuga
... Eta kostaldetik gezi horiak markatzen duen norabidea segituz bideratu nintzen iparreko Santiagoren bidetik, nire bidea bila.