Atzo mendi buelta bat egiteko gogoa etorri zitzaidan eta hura betetzera erabaki nuen. Mendian oso ondo hari nintzen gainera elurra zegoen.Bat-batean belainu ikaragarria etorri zen baina ni beldurrik gabe aurrera jo nuen.
Belainoaren artean zonbi moduko itzala irudikatu zen. Zonbiak begi borobil eta disdiratsu bat zuen kopeta erdian, hiru hanka; bi eskuinean eta bestea ezkerrean eta konkor izugarria. Ni beldurrez akabatzen korrika etxera alde egin nuen. Gero berriro mendira itzuli eta oraingoan beste zonbi mota bat azaldu zen.
Honek lau hanka zituen eta gorputzeko toki guztietan ilea zuen. Berriro etxera itzultzean, zonbiak ez direla existitzen onartu nuen. Hurrengoan mendira joan nintzela zonbi bat azaltzean beregana hurbildu nintzen. Hurbiltzean zonbiaren begi borobil eta disdiratsua linteran bat besterik ez zela egiaztatu nuen. Hirugarren hanka berriz, makil potolo eta sendoa zela eta konkorra motxila bete eta handia zela ikusi nuen:
-Erromesa da!!!- egin nuen oihu nire barnerako.
-Is it the wide for Ronsesvailes?- galdetu zidan ingeleses.
Nik -Yes, yes-erantzun nion.
Aurrera jarraituz lau hanka zituen zonbia atera zen eta orein txikia besterik ez zela konturatu nintzen.
-Mamu bat ikusten baduzu hurbildu eta ikusiko duzu manta bat aitaren gainean- esan nion nire buruari, beldurrezko txorakeriak alde batean utzitzeko.
Lasai lasai itzuli nintzen etxera mamuak ez direla existitzen jakinda.