San Ferminetan urte guztietan bezela, nire laguna Patxi eta biok Donejakue bidera joaten gara,... baina ibilbidez aldatuz, aldatzea aberasgarri delakoan horrekin. Urte hontan "La almunia de Doña Godina"-tik irten gara. Patxiri izen hori zeozer esaten zion bere buruari, bere barnean suposazen da, eta konbentzitu ninduen.
_ Arranopola Bolitx, jende guztiak Orreagatik edo bere etxeko lehiotik irtetzen dik, eta guk arraro eta kuriosoagoak izango gara eta irtengo gara "La almuna de no da donagoñida",..."Doñal muñinia de dongo ñidiña",..."La muña dueña de mi Gondolina",... ea azkar esanda... "Lalmuñadeñodagoñida"!!!,... putaostixe, okerro, ea pausoz pauso esanda..." LA-MU-ÑEI-RA ES DO-ÑA TO-DA LA VI-DA",... Koño azkenenan, hauek dituk izen arraroak jendeak jartzen dituenak, erraza esatea ez da ba " Aguirregomezkortakoarrizabalagarenazpiko Bentie"!
... Esaten ari nintzen bezala, izen hori zeozer esango zion bere barneari, ze kamopotik ez zitzaion irtetzen ez ta broman ere,... Urrengo urtean Alburquerque-tik irtetzeagatik etzaiola burutik pasauko espero dezagun.
Gainera atzeraka irten ginen, Patxi-ri buruan sartuta, _ azken finean, momentutxo bat bakarrik ez tek, esan zidan,... Dolores-ekin Calatayud-en gozaldu behar genuela, eta halaxe alde in genuen. Hoz-beroko berrogei gradu, errukigabeko eguzki batekin zelaiak kixkaltzen, eta gure Patxik bere aizkolari alkandorakin, txapela buruan, praka motzak, polainak, ardi latxa artile potolo galtzerdiekin polainen gainean erori ez ditezen,... albarkak, bizkarrean makutoa,... eta ehun kiloko burnizko enborra sorbaldan...
_ Eta hori, Patxi?...
_ Arranopola Bolitx, aurreko eguenean, Karmelok nire auzotar Txindokira butano bonbona hartuta igo zen, 22 minututan, eta neuk gutxiago ez izatearren, ehun kiloko enbor batekin Santiagora natxiek,... hiru egunetan.
_ Bai zera Patxi, lau esan ginen.
_ Arranopola Bolitx, lau Fisterra eta hiru Santiagora. Gaur Leonen, bihar Ponferradan eta etzi Santiagon gatxaudek.
Calatayud-eko plazara ailegatu ginanean, Patxik geure burua giroarekin bat eginez abezten hasi zen... " tus pechos cántaros de miel, son tus perjumenes mujer los que me sulivellan, "...
Eskerrak zuzendu niola _ Patxi, kontxo! Hori ez dela mutil, emen hauexe dela "...Yolanda, eternamente Yolanda..."... Dolores eta Yolanarekin gozaldu,... jatorrak beti bezela eta Leon helmuga hartuta alde egin genuen, ez Soria-tik, Monegro-tikan baizik... laburbidetzen.
Leonen joan den urtean ezagutu genuen adiskideekin geratu ginen, Santi haundia eta y Berriotxoako Valentin, handikan peregrinazioa elkar eramatearren. Santik beti bezala ikusi genuen, oso jatorra, pixka pixkat hobetuta hori bai,... baina Valentineri eroriagoago ikusi genun, martirizauta aurpegikin,... Patxik kaka ezinik zebilela ziolakoan afarian oso gizon ona izanez, alaitzeko txiste bat kontatu zion...
_ Arranopola Valentín, ba al dakik papagaioaren txistea?...
... Agure bat autobus batean lehio ondoan eserita, eta panki bat esertzen zaio bere ondoan, belarritakoak eta ilea kolretakoak eta kriston kikiristarekin, orlegi eskubialedean, oria eskerrekoaldean eta kikirista gorria. Agurea begiraka geratzen zaio, eta gaztea galdetzen dio...
_ Zer dela eta, zuk gaztaroan ez duzu inoiz edozer arrarorik egina ala?
Eta agurea erantzuten dio... _ Bai, behin batean papagaio batekin txortan jardun nuen eta pentsatzen ari nintzen heuk nire semea izango ote hintzen...
Valentin-ek txuri geratuz,... dirudienez sexu gaientzat pixkat berekoi izaera bat, eta tenten-tente gurutzearen seinalea egin zuen... Patxik txisteak kontatzen txispa berezi bat edukitzen du eta guk parre gogoki egin genuen malkoak eta guzti aterata, Santik batezere.
Hirugarren eguenan, justu peregrino meza orduan, laurak Obradoirora iritsi ginen. Valentinek Santi besarkatzen, eta Santiagora ailegatzen dan bakoitzean bezela, Patxik kontsolaezin negarrez. Gero katedrale barruan egonda, ustekabean, botafumeiroa atera eta zintzilikatzen hasi ziren.
Eta gure ondoan hurbiltzerakoan, Patxik, katu baten arintazun jabe, bapatean Cañizaresen moduan egundoko palomita eginez, salto zoragarri bat eman eta egan harrapatu egin zuen... Mundu guztia ezin sinetzita eta aho zabalik berari begira.
... Eta horrela geratu zen gora eta behera pendulo haundi bat eran kulunkatuz Santiagoko katedralen barnean: Patxik botafumeirora eten gabe helduta, eliztar eta obispoen liluragarrita begirazun aurrean.
Eta Patxik abiadura aurpegiakin deiadarka...
_ Arranopola Bolitx, hau Tolosan puenting egitea baino hobegoa deeeeeek!!!!